Ekintzak
Azkenean ausartu egin gara eta Urrian 4 eta 8 urte bitarteko haurrentzat ikastaro bat sortu dugu non adierazpen musikala garatuko dugun. Gorputz adierazpena, ariketa eta jolas erritmikoak, hurbileko soinuen diskriminazioa, musika irudikatu.... Azaroan kontatuko dizuegu zelan irten den dena...


![]() |
Partekatzeko daukagun materiala leku bakar batean eskegitzeko nahian, gure DESKARGA GUNE BERRIA sortu dugu. |
Deskarga gunean dauden artxiboak deskargatu ahal izateko musikahezkuntza.org-eko erabiltzailea izatea beharrezkoa da.
Deskarga gune honetan musika heziketarako baliabideak aurkituko dituzue, kategoria desberdinak erabiliz (audio artxiboak, inprimatzeko materialak, multimedia artxiboak...)
![]() |
Musika, dantza, antzerkia, hitzaldiak, ikastaroak... Oraindik aurrera Euskal Herrian zein beste herrialdeetan ematen diren berriak argitaratuko ditugu. |
Zure herritik gertu emanaldiren bat egongo bada eta Musika Hezkuntzan argitaratu nahi baduzu, sar zaitez gure agendan. edo bidaliguzu
Ekainean musikahezkuntza.org-eko egoitzan 55 urte baino gehiago dituzten pertsonentzako dohako ekintza musikal batzuk prestatzen ari gara.




