Gure zerbitzuak

Ongi Etorri - Musika Hezkuntza


aaaaaaa

KOMUNITATEAREN KIDE EGIN ZAITEZ

Ongi etorri Musika Hezkuntzara!!

Musika Hezkuntza proiektua Euskal Herriko musika hezitzaileen komunitate baten sorrera du helburu. Komunitate honetan musika hezitzaileek sortutako ikasmaterialak partekatu ahal izango dira. Musika ikasmaterialen mediateka bat sortu nahi dugu.

Komunitate honen funtzionamendua bideratzeko webgune hau sortu dugu. Erregistroaren bidez  komunitatearen parte bihurtzen zara: zure profil pertsonala editatzeko, argazkiak eta bideoak partekatzeko eta komentatzeko, deskarga gunean dauden artxiboak eskuratu ahal izateko...

Azkenengo asteetan webgunearen itxura eta egitura erabat aldatu dugu, beraz akatsen bat aurkitzen baduzu eskertuko genizuke gurekin harremanetan jarriko bazina.


Musika Hezkuntza Komunitatea

 

Kideak
Taldeak
Argazkiak
Bideoak

Deskarga gunea

Partekatzeko daukagun materiala leku bakar batean eskegitzeko nahian, gure DESKARGA GUNE BERRIA sortu dugu.

Deskarga gunean dauden artxiboak deskargatu ahal izateko musikahezkuntza.org-eko erabiltzailea izatea beharrezkoa da.

Deskarga gune honetan musika heziketarako baliabideak aurkituko dituzue, kategoria desberdinak erabiliz (audio artxiboak, inprimatzeko materialak, multimedia artxiboak...)

Musika Hezkuntza Agenda

Musika, dantza, antzerkia, hitzaldiak, ikastaroak...

Oraindik aurrera Euskal Herrian zein beste herrialdeetan ematen diren berriak argitaratuko ditugu.

Zure herritik gertu emanaldiren bat egongo bada eta Musika Hezkuntzan argitaratu nahi baduzu, sar zaitez gure agendan. edo bidaliguzu

MUSIKA EKITALDIEN EGUTEGIA BISITATU